Gazteria, Hezkuntza eta Prebentzio Komunitarioko departamentutik abiatuta, azarotik ekainera bitartean “Gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko hitzaldi programa” martxan izango da Hondarribian.
Udalak prebentzio unibertsala hainbat gai hitzaldien bitartez jorratzeko asmoa duela, Elikaeskolako gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko gaia lantzeko proposamena iritsi dela.
Hortaz, Elikaeskolaren eskutik, 2023ko azarotik 2024ko ekainera bitartean, 9 hitzaldiz osatutako programa zabala burutzea erabaki du udalak. Hitzaldietan elikadura-ohiturak, elikagaiekiko harremana eta ohitura osasungarrietarako autozainketak bezalako gaiak jorratuko dira.


Hitzaldi ziklo honetako saioak Kultur Etxean eskainiko dira, arratsaldeko 18:30ean, sarrera libre eta doan, edukiera bete arte, euskaraz, lehena izan ezik (Itsas Etxea Auditoriuman egingo dena, 18:30ean, gazteleraz).
Entzun ezazu prentsaurrekoa hemen
Prentsaurrekoaren partehartzaileak
- Lupe Queriuga, Hezkuntza, Gazteria, Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua eta Kirola Zinegotzia
- Izaskun Arana, Hezkuntza, Gazteria eta Prebentzio Komunitario departamentueko teknikaria
- Eli Gallego, Elikaeskolako burua
- Garazi Lizarraga, Elikaeskolako nutrizionista