Ikasi ezazu planifikatzen behin eta betirako

Estado actual
No inscrito
Precio
Cerrado
Matrícula
Este curso está cerrado actualmente

Nola planifikatu eta antolatu zure asteko elikadura

Bizi dugun bizimodu estresante honetan batzutan elikaduraren antolaketa eta planifikazioak gure lehentasunen artean azken postua hartzen du. Horrela, oso ohikoa izaten da prestaturiko janariaren, “fast food”-aren, azkar prestatzen diren elikagaien… bitartez elikatzea ez diogulako denbora gehiegi eskaintzen otorduak antolatzeari, erosketa osasuntsu bat egiteari eta elikagai freskoak prestatzeari, adibidez, barazkiak, lekaleak…

Zer ikasiko duzu gure kurtsoarekin:

“Nola planifikatu eta antolatu zure asteko elikadura” kurtsoarekin zein elikagai diren osasuntsuak eta zein ez horrenbeste ikasiko duzu elikagaien etiketatua nola irakurtzen den ikasiz. Horrez gain, bizitza osoan entzun dituzun esaldiak mito edo egi diren ere ikasiko duzu, horren arabera erabaki egokiak hartzeko. Elikadura osasuntsu bat eramateko garaian limitatzen zaituzten faktoreak ere identifikatuko dituzu, hauei nola aurre egin ikasiz eta aldaketa prozesuan motibazioa mantenduz. Eta nola ez, konpra osasuntsu bat egiten, despentsa osasuntsu eta antolatu bat izaten, zure otorduak modu sinplean planifikatzen eta batchccoking-a egiten ere irakatsiko dizugu. Dena den, beti ez daukagu ez denbora ez gogorik ondo planifikatzeko eta une horietarako ere errekurtsoak emango dizkizugu, plan B gisara balioko dizutenak, planifikatu gabe ere osasuntsu jan ahal izateko. 

Nola lagunduko zaitu gure kurtsoak:

Zure elikadura hobeto antolatu eta planifikatzeko oinarrizko jakintza batzuk izatea ezinbestekoa da, hauek lagunduko dizutelako lehenengo elikagai osasuntsuak aukeratzen eta ondoren, hauen bidez asteko otorduak planifikatzen.

Kurtsoa tematika ezberdineko 7 klasez osaturik dago eta klase hauek bideo ezberdinez osaturik daude. Bideo laburren bitartez antolatu dugu aspergarria ez izateko eta errazago ikusi ahal izateko. Bideo guztiak 3 hilabetez egongo dira ikusgarri nahi duzun erritmoan ikusi ahal izateko eta modu egokian antolatzeko. Kurtsoan zehar landuko dugun edukia ondorengoa da:

Contenido del Curso

Expandir todo