Urtean behin dieta egiteak dakartzan arriskuak

ABENDUAK 13: Kultur etxean (musika eskola) 18:30tan – Gorputz aniztasuna eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko programaren 2. hitzaldia.

  • Gaur egungo testuingurua:
  • Dieta egitea edota “zaintzeko” arrazoiak. Motibazioa:
  • Zer da DIETA: 
  • Dieta motak: 
  • Dieta egitearen ondorioak: 
  • Ze aukerak daude “zaindu” nahi badut? 
  • Dietarik onena zein den

Gaur egungo testuingurua:

ENS (encuesta nacional de salud)-ren arabera,  2017an Euskadin adingabeen %11,1-k obesitatea zuen (2006. urtetik bikoiztu egin zelarik zifra hau) eta %13,6-ak gainpisua; eta nahiz eta oraindik ez den zifra ofizialik ezagutzen, COVID-19-aren pandemia ostean egoera okertu delako ustea dago Save the Childrenek egindako inkesta batzuen arabera.

Pandemia eta gero osakidetzak emandako datuen arabera, elikadura nahasmenengatik lehendabiziko kontsultak %62,8 areagotu ziren euskal autonomi erkidegoan 2021ean, eta portzentai hau oraindik altuagoa izan zen 2022an %72,6ra igoaz.+Egunerokotasunean entzun eta ikusten ditugun mezuek gorputz forma konkretuak lotzen dituzte emozioekin. 

Gorputz argala arrakasta sozial eta laboralarekin lotzen da eta aldiz, argala ez dena edota gorputz forma estandarra ez duena, porrota eta isolamenduarekin erlazionatzen da ( arlo profesional eta pertsonalean). Hau ez da berria baina azken urteotan mezu hau inoiz baina bortitzagoa izaten ari da. Sare sozialetan nerabeek jarraitzen dituzten pertsonai publikoen eraginez, askok elikadurarekiko eta beraien gorputzarekiko harreman korapilotsua eraikitzen ari dira eta hala baieztatzen dute Euskal Herrian eta Nafarroan aurkeztu diren zenbait ikerketek.

informazio gehiago memorian kontsultatu dezakezu hemen klikatuz. 

Dieta egitea edota “zaintzeko” arrazoiak. Motibazioa:

Dieta egitera bultzatzen dituzten arrazoiak, estetikoa edo osasunarekin erlazionatuak izan ohi dira. Arrazoi estetikoek, tartekako, estrategia puntualak egitera bultzatu ahal gaituzte eta puntualki egiten dena, hau da, ohitura aldaketa ez badakar, bere konsekuentzi negatiboak ditu bai osasun mentalean bai fisikoan (hezur eta muskuluetan, digestioan, osasu sexualean, azalean….). 

Ziur zaude buruan duzun helburua errealista dela? 

Dieta edo horrelako estrategia puntualak osasunaren izenean egiten direnean ere, kontrako emaitza lortzen ohi da. Ezin da ulertu osasun fisikoa osasun mentala gabe eta alderantziz, eta horregatik, motibazioa osasuna zein estetika izan, garrantzi haundia du prozesua epe luzerako zerbait bezela ulertzeak.

Berdin elikatuko zinateke elikadura osasungarriak “bakarrik” zure osasuna zaintzen lagunduko balizu, zure gorputzaren forman eraginik izango ez balu?

Zer da DIETA egitea: 

Jan daitekeen GUZTIA osasungarria izan daiteke edo ez, pertsonaren, testuinguruaren, maiztasunaren, egoera eta abarren arabera. Zer ulertzen dugu ordea dieta hitzarekin? “Tarteka” zaintzea dieta egitea da? gai honi buruz, sakonago arituko gara hitzaldian.

Dieta motak: 

Protokoloak edota ezarritako dieta itxiek, egoera edo gaitz ezberdin espezifikoetan oinarritzen dira eta ez dute kontutan izaten dieta edo aldaketa alimentario hori egin behar duen pertsona horren egoera…

Ez du kontutan izaten zein den, lanean dagoen, langabezian dagoen, seme alabak dituen edo ez, bakarrik bizi den edo ez, ze errekurtso ekonomikoak dituen, beste patologiak dituen edo ez, nola moldatzen den sukaldean, inoiz dietaren bat egin izan duen edo ez eta zein helburuarekin, etxe ondoan lan egiten duen edo egunero ordu bete kotxean ematen duen lanerako bidean, noiz egiten du janari erosketak… eta abar. 

Gehienetan, kaltetzen du bai osasun fisikoa, bai osasun mentala (eta honek aldi berean oraindik gehiago kaltetzen du osasun fisikoa), bai erlazio sozialak. Gizaki sozialak garenez, azken honek ere, osasun mentalean kalteak dakartza (eta ondorioz osasun fisikoan ere). 

Dieta egitearen ondorioak: 

Kalteetaz aritu gara gehiegi zehaztu gabe baina… ze kalte ekar dezakete zehazki? Hitzaldian sakonago azalduko badugu ere hauek dira: 

  • ondorio fisikoak:
    • yoyo efektua: gorputzak biziraupena lehenesten du eta adaptatzen da energia murrizketetara. Gutxiagorekin bizirauten du. “Arnasteak” ere gizentzen zaitu. 
  • ondorio psikologiko + fisikoak:
    • trastorno funtzional digestibo zuzenak eta ez zuzenak:  Heste irritablea, transito arazoak, diarrea, idorreria, puztutasuna, bihotzerrea, mikrobiotan desorekak… 
    • amenorrea (ziklo menstruala galdu) eta honekin batera hezurren mineralen galera (osteoporosi arriskua) 
  • ondorio psikologikoak:
    • elikadurarekin/elikagaiekin harreman obsesiboa
    • burmuinak ez du ulertzen EZ jan hau. Ulertzen du HAU, HAU, HAU… gehiegi pentsatu jan ezin dezakezun horretan 
    • antsietatea 
    • errudun sentitu, frustrazioa, kezka, gosea…. 
    • gose hasetasunaren sentsazioaren etena
    • elikadura portaerako nahasteak (anorexia, bulimia, atrakoiak, ebitazio trastornoa…)

Ze aukerak daude aipatutakoa ez gertatzeko “zaindu” nahi badut? 

Normala eta zilegi da pisua jaitsi nahi izatea. Gabriela Uriartek lehen hitzaldian azaldu zigun nondik etor daiteken gogo hori… 

  • gizarteak zure gorputzarekin gustura ez sentitzera bultzatzen zaitu
  • gorputz txikia, argala, arrakastarekin lotu izan da, goputz gizena alperkeriakin lotu den bitartean
  • argaltasuna edertasunarekin lotu da, eta gorputz beteak, gutxiago balio dutela sinistarazi digute… pisua galdu behar da politagoa bait da silueta argal hori… (orain) 
  • pisuarekin erlazionatu da osasuna… beste ezer kontutan hartu gabe. Mina duzu? argaldu ezazu. Dermatitisa duzu? argaldu ezazu. Idorreria? diarrea? argaldu ezazu… 

Baina garrantzi haundia izango du prozesu bezela ikustea eta ez zerbait puntuala bezela osasuna mantendu nahi badugu behintzat. 

  • Egin nahi baduzu, aldatu ohiturak (prozesua disfrutatuz), ez dietarik egin.
  • Egin nahi baduzu, egin ezazu onarpenatik eta autozaintzatik,  zure gorputzarentzat onena nahi duzulako, behar duzuna eman nahi diozu eta osasuntsu egotea nahi duzulako.
  • Ez zure gorputza gorrotatu. Saia zaitez maitatzen eta zaintzen: nola zaintzen duzu oso gustuko duzu zerbait? eta… nola zaintzen duzu bost axola edo gorroto duzuna? 

Berehalakotasunaren eta presaren gizartean bizi gara eta PROZESUa izan behar du. Motela eta zure gorputzaren erritmoak errespetatzen dituena.

Dietarik onena zein den: 

Zu kontutan hartzen zaituena. Zure osasun fisikoa, mentala eta soziala. 

ABENDUAK 13an, kurtur etxean espero zaituztegu arratsaldeko 18:30etan.