Osasun tailerrak nerabeekin Ama Guadalupekoa-n

2023. urtean hasi genituen osasun tailerrak nerabeekin Ama Guadalupekoa-n, Hondarribian dagoen ikastetxean, eta gaur egun “gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala” deitzen den proiektu askoz handiagoan bilakatu da.

Egunerokoan kontsultan ikusten ditugun obesitate, gainpisu eta elikadura jokaeren nahaste kasuen gorakadaz ohartuta, ezinbestekoa ikusten dugun proiektua da. Proiektuaren memoria ondorengo link honetatik deskargatu dezakezu zertaz hitz egiten ari garen hobeto ulertzeko:

Aipatu bezala, proiektu honen jatorria 2023an izan zen Gurasolab -ek (Ama Guadalupe ikastetxeko guraso elkarteak) egindako eskaera batetan oinarrituta. Hauek beren kezka plazaratu ziguten esanez guraso askok azaldu zutela beren seme-alaben elikaduraren, gorputz irudiaren asegabetasunaren eta elikadura jokaera kezkagarriekiko kezka handia.

Egoera hau COVID-19-aren pandemia ostean nerabeetan ematen ari den elikadura jokaeren nahaste kasuen gorakada orokortuarekin eta kontsultan ikusten ari garen kasuen igoerarekin elkartuta gaia nola landu genezakeen aztertzen hasi ginen.

Helburua argia da: elikadura jokaeren nahasteak (anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa, atrakoien trastornoa, ortorexia, gaueko ingesta, elikagaien ekidite trastornoa) prebenitzea nerabeetan.

Horrela, beste zenbait ekintzen artean, osasun tailerrak nerabeekin geletan aurrera eramatea erabaki genuen hauek zuzenean jaso ditzaten beharrezko mezu batzuk eta elikadurarekiko eta gorputzarekiko harreman osasuntsuago bat gara dezaten, beren gorputzarekin asebeteta sentitu daitezen.

Osasun tailerrak nerabeekin 2023. urtean

2023an hasi ginen osasun tailerrak nerabeekin ematen eta 5., 6., DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailetan ondorengo gaia landu genuen:

Nerabezaroko gorputz aldaketak

Nerabezaroa oso etapa gogorra izan daiteke pertsonaren bizitzan aldaketa fisiko, sozial eta psikologiko handiak ematen diren etapa delako eta zaurgarritasun handiko garaia izan daiteke pertsonarentzat.

Garai honetan nerabeak izaera garatzen hasten dira, independentzia gehiago izaten, beren antzekoekin (lagunekin) denbora gehiago pasatzen, beste pertsonengan interes handiagoa zalatzen, garapen sexuala ematen, erakarpena sentitzen…. Beraz, gestionatzeko oso une gogorra izan daiteke.

talleres de salud con adolescentes en el año 2023

Gure helburua gai hau landuz nerabeek beren gorputza hobeto ezagutzea eta gorputzean ematen diren aldaketa normatiboak modu onean onartzea izan zen. Horretarako 3 ikuspuntu ezberdinetatik landu genuen gaia:

Nerabezaroko gorputz aldaketak

Hasieran nerabeei azaldu genien zein ziren garai hauetan guztiz normalak kontsideratzen diren gorputzeko aldaketak. Horrekin batera, pertsona guztietan ez direla aldi berean ematen ere azaldu zitzaien, denak normalak direla azalduz eta gainontzekoekin alderatzearen ondorio kaltegarrietan sakonduz.

Sare sozialetako faktsukeria

Aurrekoarekin erlazionatuta, gaur egun sare sozialetan, komunikabideetan, iragarkietan, aldizkarietan… ikusi ohi ditugun pertsonaia famatuen argazkiak beraien errealitatearekin alderatu genituen. Horrela, helburua nerabeak filtro, argitasuna, photoshop, postura...-en kontziente izan zitezten bilatzen genuen, informazio hau modu kritikoago batean ikus dezaten.

Osasun indikatzaileak

Gaur egun osasun arloan osasuna ebaluatzeko erabili ohi diren osasun indikatzaileen inguruan (pisua, altuera, GMI, gorputz-konposizioa, pertzentilak…) sakondu genuen hauen eraginkortasuna (edo eraginkortasun falta) azalduz osasunaren ebaluazioa determinatzeko garaian.

Honekin batera osasuna gorputz forma eta taila ezberdin askotan egon daitekelari buruz jardun genuen.

Elikadura osasuntsua

Azkenik, gai honen inguruan ere sakondu genuen nerabeetan elikadura ohtitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz. Honekin erlazionatuta azaldu zitzaien elikadura osasuntsua malgutasunean oinarritutakoa dela eta ez zurruntasun eta modu konkretu batean jateko obsesioan oinarritutakoa azalduz.

Gurasoei zuzenduriko heziketa

Nerabeekin geletan aurrera eramandako tailerrez gain, gurasoei zuzenduriko hitzaldiren bat antolatzeko eskaera egin ziguten Gurasolab-etik, beren etxeko nerabeetan elikadura jokaeraren nahasteak ekiditzeko hartu beharreko neurriak ezagutzeko.

Horrela, elikadura jokaeren nahasteak zer diren azaltzeko, hauek garatzeko arrisku faktoreak zein diren azaltzeko eta etxean guraso bezala elikadura jokaeren nahasteak prebenitzeko egin zezaketenaren inguruan sakontzeko hitzaldi bat antolatu genuen.

osasun tailerrak nerabeen gurasoekin prebentzio moduan

Horrela, etxean jasotzen dituzten mezu zuzen eta zeharkakoen inguruan hitz egiten jardun ginen, mezu hauek, beste arrisku faktore batzuekin batera noski, izan daitezkelako elikadura jokaeren nahasteak detonatu ditzaketenak.

Osasun tailerrak nerabeekin 2024. urtean

2024. urtean iazko gaitegi berdina landu dugu aurtengo 5. mailan iaz ez zutelako gai hori buruzko ezer jaso adinagatik ez zitzaielako tokatzen. Aurten 6., DBH 1, DBH 2, DBH 3, eta DBH 4 an daudenei ildo beretik baina gai ezberdin bati buruzko informazioa eman diegu.

osasun tailerrak 5. mailan

Gaur egun modan dauden dietek eta elikadura mitoek osasunean eragiten dituzten arriskuak

Modako dietak

Gaur egun nerabeek duten informazioarekiko eskuragarritasunak sare sozialen, interneten, komunikabideen…-en bidez dieta ezberdin pila bat aurkitu eta probatzera eraman ditzakete beren osasun fisiko eta mentala arriskuan jarriz. Beren gorputzarekin duten asegabetasunak dieta hauek egitera bultza ditzake.

Horregatik, ezinbestekoa da nerabe hauek horrelako dietek osasunean eragin ditzaketen kalteei buruz informatuak egotea horrelako informazioa jasotzen dutenean informazio honekiko kritiko izan daitezen eta jarrai ez ditzaten. Ziur jasoko dituztela elikadura eta gorputzarekiko arriskutsuak izan daitezkeen jarrerak aurrera eramatera animatzen dituen informazioren bat edo elikadura konkreturen bat jarraitzera motibatuko duten informazioren bat… beraz, zenbat eta informatuago egon, hobe.

osasun tailerrak nerabeekin ama guadalupekoan

Elikadura mitoak

Ahoz aho elikadurari buruzko eta gorputz formari buruzko mito eta sinismen pila bat zabaldu dira urteen poderioz.

Platanoak gizentzen duela, letxugak likidoa pilatzen duena, esnekiak txarrak direla, nahikoa saiatzen bazara lortuko duzula zure gorputzaren forma nahi bezala aldatzea, argaltzea gutxiago jan eta gehiago gastatzea bezain erraza dela…

Horregatik, gai hau landu nahi izan dugu geletan, ebidentzia zientifikoan oinarrituta mito guzti hauek desmuntatzeko eta beraien erabakiak, elikadura eta gorputzaren inguruan, ez kondizionatzeko.

Sukaldaritza tailerra

2024. urtean, ikusita haur eta nerabe askoren hamaiketako eta meriendak ez zirela oso osasuntsu eta nutritiboak, elikadura osasuntsuaren tailer bat antolatzeko eskatu ziguten haurrek ere errezeta erraz, nutritibo, azkar eta goxoak egiten ikas zezaten hamaiketako eta meriendak hobetzeko asmoz.

sukaldaritza tailerra hamaiketako eta askari osasuntsuak egiten ikasteko

Horrela, haur eta gurasoentzat antolatu genuen sukaldaritza tailer edo showcooking honekin ondorengoak prestatzen ikasi zuten:

Honen helburua haur eta nerabeek aukera osasuntsu eta nutritiboagoak dastatzea da, askari eta hamaiketako moduan elikagai osasuntsuagoak eta alternatibak izan ditzaten.

Zure eskolan, ikastetxean, asoziazioan, organizazioan... horrelako zerbait egitea gustatuko balitzaizu, idatziguzu info@elikaeskola.com emailera dituzun beharrak azalduz eta inolako konpromezurik gabe prestatuko dizugu zure beharretara egokitutako aurrekontua. Si te interesa hacer algo similar en tu colegio, organización, asociación… puedes escribirnos a info@elikaeskola.com explicándonos qué necesidades tienes y te mandaremos un presupuesto acorde a tus peticiones.