Janariarekiko portaera kezkagarria nola hauteman. Zer egin eta zer ez egin

Janariarekiko portaera kezkagarria nola hauteman. Zer egin eta zer ez egin izango da Hondarribiko Kultur Etxean, ekainaren 26an, arratsaldeko 18:30etan, Jone Larrañagak emango duen gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko programaren azken hitzaldia.

janariarekiko portaera kezkagarria nol detektatu

Programa honetan zehar asko hitz egin dugu bizi garen dietaren kulturan normalizatuta dauden janariarekin/gorputzarekin lotutako jokabideei buruz.

Baina ez normalizatuta egoteagatik, osasuntsuak dira eta ondo daude. Horregatik, garrantzitsua da horiek identifikatzen ikastea, nola kudeatu edo hobetu jakiteko. Izan ere, elikadura nahasmendurik pairatu gabe, pertsona askok sufritzen dute janariarekin eta gorputzarekin lotutako pentsamendu, sinesmen eta portaerengatik.

Nola identifikatu NIGAN janariarekiko jarrera kezkagarriak?

Askotan ez gara jabetzen egiten ari garena ez dela guretzat osasungarriena.

Zergatik? Izan ere, lehen aipatu dudan bezala, gure gizartean normalizatuta dauden jokabide asko daude:

  • Argaltzeko dieta murriztaileak egitea
  • Gehiegizko ariketa fisikoa egitea argaltzeko asmoz
  • Osasuntsu bezala izendaturiko elikagaiak soilik kontsumitzea
  • Modu zorrotzean elikatzea astean zehar eta asteburuan dena libre dela sentitzen delako izugarrizko kontsumoa egitea
  • Konpentsazioak egitea: aurreko edo osteko otorduetan gutxiago jatea, otordu bat konpentsatzeko jarduera fisiko gehiago egitea, baraualdiak egitea…

Horrelako jokabideek nolabait mugatzen zaituzten edo sufriarazten zaituzten ebaluatzea da gakoa. Janarian pentsatzeak, ariketa fisikoan pentsatzeak, zure gorputzak duen forman pentsatzeak… zure espazio mentaletik asko okupatzen badu, ziurrenik ez duzu harreman ona izango janariarekin/gorputzarekin/ariketarekin.

Egia da, halaber, askotan pentsatzen dugula geuk kontrolatzen dugula egoera, kontrol-sentsazioa erabat faltsua denean. Gainera, horrelako portaerak gauzatzea txalotua dago gure gizartean, eskatzen zaigun gorputz perfektua lortzeko ahalegina egin behar dugula suposatzen delako.

Gainera, ohikoena (eta oso arriskutsua) da feedback positiboa jasotzea, egiten ari garen jokabide arriskutsuek emaitza gisa pisu-jaitsiera edo gorputz-osaeraren aldaketa ematen badute. Izan ere, horrek eraman gaitzake epe luzera gehiago sufriarazten gaituen egoera horri eustera.

Nola identifikatu nire inguruko norbaitek janariarekiko jarrera kezkagarriak dituen?

Kasu askotan, ingurua arazo bat dagoela konturatzen denerako, arazoa oso errotuta egoten da, eta, kasu horretan, zailagoa izaten da berreskuratzea.

Horregatik, detekzio goiztiarra funtsezkoa delako, hitzaldi honetan azaldu nahi dugu zer gauzek pentsarazi diezaguketen gure inguruko norbait sufritzen ari dela bere elikaduragatik, gorputz-irudiagatik, ariketa fisikoagatik…

Beraz, hitzaldian, hauekin lotutako alerta-zeinuak azalduko ditugu:

  • Elikadura
  • Gorputz-irudia
  • Portaera
  • Beste alderdi batzuk

Animatzen al zara?

Zure zain gaude!