Gorputz aniztasuna eta osasuna

Gorputz aniztasuna eta osasuna -ri buruzko hitzaldia eskainiko dugu apirilaren 17an Hondarribiako Kultur Etxean “gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala” deituriko hitzaldi programaren barruan eta bertan, ondorengoa sakonduko dugu.

Denok dakigu zein den gure gizartean onarturik dagoen gorputz irudia edo miresten dugun kanon estetiko hori, baina, zer gertatzen da gorpuzkera hori ez duen pertsona ororekin (gehiengoa dela)? Gorputz-irudi idealizatu hori nondik dator? Osasunarekin erlazionaturiko ideietatik?

Hitzaldi honetan ondorengoak kontzeptu hauek eta beste pila aipatuko ditugu argi geldi daitezen:

1. Osasun eta gaixotasunaren kontzeptua

Gaur egun oraindik pertsona askok osasun eta gaixotasunaren argumentua erbailtzen dute besteen gorputzen inguruan iritziak ematerako garaian, baina… argumentu hori baliagarria al da kasu honetan?

Hori azaltzeko asmoz, hitzaldian osasun eta gaixotasunaren kontzeptua argituko ditugu ea gorputz formarekin zerikusirik duten azaltzeko asmoz.

gorputz aniztasuna eta osasuna
Osasuna

2. Gorputz aniztasuna

Lehendabizi gorputz aniztasuna kontzeptuaren definizioa argitu beharko da ondoren honen inguruko nondik norakoen inguruan sakontzeko. Gorputz aniztasuna “gorputzaren eredu bakar bati lotu ezin zaizkion desberdintasun eta antzekotasun ugarietako gorputz osoen multzoa da”.

Gure gizartean oraindik uste da norberak nahi duen gorputz forma hori lortu dezakeela nahi badu eta nahikoa saiatzen bada horretarako. Gezurra da. Faktore pila bat daude guk gorputz bat edo beste izatea determinatzen dutenak eta gure esku daudenak gutxi dira.

Honen ildotik, gorputzaren forma norberaren ardura soila delako ustea bertan behera utzi dezakegu.

Gainera, gorputz aniztasuna bizitza osoan norbanako bakoitzak biziko duen zerbait da. Izan ere, jaiotzen garenetik gure azken egunera arte gure gorputzean milaka aldaketa emango dira, eta guztiak izango dira faktore ezberdin pila baten ondorio, eta ez soilik jaten eta gastatzen dugunaren ondorio.

3. Osasuna gorpuzkerarekin erlazionatzen

Lehen aipatu bezala, askotan argumentu bezala erabiltzen dugu osasuna/gaixotasuna besteen gorputz formari buruzko komentarioak egiterako garaian.

Baina ba al dakigu bereizten zer esan nahi duen obesitate hitzak? Eta zein desberdintasun duen gizentasunarekin? Eta gainpisuarekin?

Ezinbestekoa da ulertzea egoera guzti edo izen guzti hauek ez dutela gaixotasuna inplikatzen eta askotan berdin tratatzen ditugula kontzeptu guztiak.

Hitzaldi honetan argi utzi nahi dugu gorputz forma batek ez digula pertsonaren osasunari buruzko informaziorik ematen eta inork ez dugula eskubiderik besteen osasunari buruzko iritzirik emateko, gutxiago oinarri gabeko argumentuekin.

Gehienetan GMI (gazteleraz índice de masa corporal bezala deitzen dena) erabili ohi da gainpisu eta obesitatea katalogatzeko eta zenbaki batzutatik aurrera osasun arazoekin erlazionatzen da zenbaki hori.

GMI-ak ez du osasunari buruzko daturik ematen

Baina gaur egun jakina da zenbaki horrek ez duela informazio baliagarririk ematen. Zein da nire pisu ideala? Zenbat pisatu beharko nuke? hitzaldian eman genituen honi buruzko argibide gehiago, baina oinarrian, askoz datu gehiago behar ditugu osasun arazoak dauden edo ez jakin ahal izateko.

4. Obesitatea

Obesitatea da aiptau ditugun kontzeptuetatik gaixotasunarekin erlazionatzen dena. OMS-en arabera “gaixotasun kroniko bat da, gorputzean gehiegizko gantz-masa pilaketa batekin datorrena eta gaixotasun arriskua areagotzen duena”. Baina berriz ere, obesitate hitzak ez dauka gorputz forma batekin erlazionaturik joan beharrik.

  • Badakizu badirela obesitatea duten pertsona argalak?
  • Badakizu badirela obesitaterik ez duten pertsona gizenak?

Beraz, GMI-az gain, beste balore batzuk behar ditugu obesitatea (gaixotasuna) dagoen edo ez bereizi ahal izateko: historia kliniko zehatza, balorazio fisiko egokia, parametro analitikoak (gluzemia, hormonak, lipidemia…) eta elektrokardiograma bat.

5. Indarkeria estetikoa eta lodifobia

Indarkeria estetikoa pertsonengan (bereziki emakumeengan) eragiten den gizarte-presio mota bat da, haien itxura fisikoarekin eta gizarteak ezarritako edertasun estandarretatik aldentzen den guztiarekiko jarduten duena.

Lodifobia pertsona lodiek pairatzen duten gorrotoa, gaitzespena eta indarkeria da eta honekin erlazionatuta gizentasunaren edo pisuaren estigmak bai kaltetzen du pairatzen duen pertsonaren osasuna.

gorputz aniztasunetik ateratzen den hori kritikatua izaten da, horrela bai, osasuna kaltetuz
Lodifobia

Bi kontzeptu hauekin erlazionatuta, emakumezkoak bere gorputzari buruzko kritikak jaso behar izan ditu historia guztian zehar, garaian garaiko kanon estetikoaren araberako kritikak, eta hau gizonezkoen begiradara egindako gorputza bilatzearen ondorio da eta izan da beti.

Emakumezkoaren gorputza gizonezkoari gustatzera bideratuta egon behar delako eta horrela, emakumearen gorputza, nolabait, objetu bilakatua izan delako beti.

Egoera horrela izanik, ezinezkoa da emakumezkoa bere buruarekin asetebeteta sentitzea, beti sentitzen duelako ez dela nahikoa, zerbait gaizki dagoela bere gorputzean, bere irudian, bere itxuran.

Garbi izan behar dugu gizartearen %10ak soilik duela gaur egungo kanon estetikoa betetzen duen irudia, eta horrela, ezinezkoa da norbere buruarekin gustura egotea. Gainera, gorputz irudiaren asebetetasuna eskuratzeko ezinezkoa den konstruktu bat da, La cultura de la dieta, el negocio millonario de la insatisfacción corporal hitzaldi ziklo honetako lehenengo hitzaldian aipatzen zen bezala, izugarrizko negozioa sorturik dagoelako emakumearen gorputza aldatzearen inguruan.

Hitzaldiari buruz hizketan Antxeta Irratian