Elikadura osasuntsua

Zer da elikadura osasuntsua?

Marxtoaren 20an eskainiko dugun elikadurari buruzko hitzaldian ondorengoa sakonduko dugu.

elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia Hondarribian

Nahiz denok uste dugun badakigula giza nutrizioari buruz eta badakigula zer den elikadura osasuntsua edo modu egoki batean elikatzea askotan entzun ohi dugulako kontsultan “teorian denok dakigu zer jan behar dugun edo egin behar dugun baino….”.

Eta, zer gertatzen da teoria hori ez badigute ondo irakatsi?

1. Elikadura osasungarria Vs. dieta egin

Orain arte elikadura osasuntsua zer den definitzen zutenak dietak ziren, dietetan jartzen zen hori zen osasuntsua zena. Baina… dieta egiten denean jaten dugun hori da elikadura osasuntsuaren oinarria? Hau da, elikadura mota horrek zaintzen du gure osasuna?

Gaur egun oraindik badira osasun arazo ezberdinengatik edo osasun arazo hauek prebenitzeko asmoz osasun profesionalen (mediku, endokrino, nutrizionista…) kontsultara jo eta kajoian duten 1000, 1200, 1500 kcaloriako dieta bat ateratzen dizutenak.

Errealitatea da dieta horretan azalduko diren elikagai guztiak edo gehienak behintzat elikagai nutritiboak eta osasuntsuak izango direla, baina… nahikoa da hori elikadura osasuntsua eramaten ari garela ziurtatzeko? Galdera honen erantzuna hitzaldian azalduko dugu sakonago.

elikadura osasuntsua Vs. dietak

2. Realfooding vs. elikadura osasuntsua

Hasiera batean Carlos Rios-en realfooding mugimendua dieta hipokalorikoen alternatiba egoki bat bezala planteatu zen eta bazirudien zabaltzen zuen ideia egokia izan zitekeela osasuna eta elikadura eta bizi estilo osasuntsua bultzateko. Baina nola ez… beti bezala dirua tartean sartzen denean… edonoren kontzientzia kolpatzen du.

Gainera, realfooding-ak beti zabaldu duen ideia oso erradikala izan da elikagai osasuntsu eta elikagai ez osasuntsuak desberdinduz edo elikagai baimenduak eta elikagai debekatuen arteko bereizketa eginez. Horrek, nola ez, pertsona pila bat realfooder izateko ideiarekin obsesionatzera eta elikagai nutritiboak soilik kontsumitzera eraman du.

Eta zer gertatzen da pertsonak zerbaitekin obsesio bat garatzen dutenean? Osasuna izateari uzten zaiola, janariarekiko obsesio honek egunerokotasuna normaltasunarekin eta lasaitasunarekin aurrera eramatea galarazten duelako. Hau izango litzake ortorexia garatzera iristen diren pertsonen kasua, hau da, elikagai osasuntsuak soilik kontsumitzearekin obsesionatzearen trastornoa.

Gainera, realfooding mugimenduak sinesgarritasun osoa galdu beraien indarrak beraiek sorturiko realfooding edo realfooding etiketa jarritako produktuak saltzera bideratu dituztenean, prozesaturiko elikagaiak hauek ere. Izan ere, nahiz elikagai edo osagai naturalagoekin eginda dauden elikagai edo produktuak diren, ultraprozesatuak izaten jarraitzen dute, horrenbeste kriminalizatu dituztenak interesatu zaien arte.

Elikadura osasuntsua ez da Realfooding-ak defendatzen duena jarraitzea

3. Elikagaien piramidea

Elikagaien piramidearen bertsio pila bat daude, garaian arabera eta sortzen duen instituzio edo asoziazioaren arabera aldatzen doazenak. Zein izan behar dugu kontutan? Aktualizaturik daude? Kontutan izan beharreko guztia izaten dute kontutan elikadura osasuntsua bultzatzeko?

Egia da arlo nutrizionalari erreparatzen badiogu, badirela aktualizatuak dauden bertsioak eta hauek baliagarriak izan daitezke nolabait elikadura nutritiboa aurrera eramateko garaian. Baina… elikadura nutritiboa aurrera eramatea nahikoa da osasuna zaintzeko?

Hau da, nire beharrizan nutrizionalak asetzen dituen elikadura bat aurrera eramaten badut nahikoa da osasuna zaintzeko? Posible da baietz, baina oso posible da ezetz.

4. “Elikadura osasuntsuegia” eramatearekin erlazionaturiko ondorioak

Gaur egun elikaduraren inguruan entzun ohi ditugun mezu erradikalak direla medio, lehen esan bezala pertsona askok obsesionatzen bukatzen dute beren buruari behar dutena eta egin beharko luketena baina gehiago exigitzen amaitzen dutenak.

Eta, noski, guzti honek ondorioak eragin ditzake osasunean maila ezberdinetan:

  • Ondorio fisikoak
  • Ondorio psikologikoak
  • Ondorio sozialak
consecuencias físicas, psicológicas y sociales de la alimentación saludable

5. Elikadura osasuntsua vs. elikadura nutritiboa

Orain arte irakurri duzunarekin suposatuko duzun bezala, ez dira kontzeptu sinonimoak edo, guk behintzat, ez ditugu horrela ulertzen.

Elikadura nutritiboa, eta batzuetan elikadura nutritiboa eta orekatua izanda ere, posible da ez izatea zuretzat aukerarik osasuntsuena. Bide onetik zoazen edo ez jakiteko ondorengo galderak egin diezazkiozu zure buruari:

Zure elikadurak zure behar nutrizionalak asetzen ditu?

Elikadura orekatu bat daramazu?

Gozatzen duzu zure elikadurarekin? Asetzen zaitu zure elikadura motak (nutrizionalki, sentsorialki, plazer aldetik…)?

Zure elikadurak modu obsesiboan elikagaietan pentsatzera eramaten zaitu?

Irudikatzen duzu zure burua hemendik 2, 5 edo 10 urtetara elikadura mota hau aurrera eramaten?

Zure elikadurak zure bizitza esparru guztiak mantentzea baimentzen dizu (plan familiarrak, egoera sozialak, kirola edo jarduera fisikoa, lasaitasuna, antolaketa, planifikazioa…)?

Erraza egiten zaizu elikatzen zaren modua?

Egindako galderaren bati edo gehiagori ezetz erantzun badiozu posible da eramaten ari zaren elikadura mota ez izatea uste duzuna bezain osasuntsua.

Jakin nahi baduzuz er den elikadura nutritibo, osasuntsu eta orekatua etor zaitez martxoaren 20an eskainiko dugun hitzaldira eta kontatuko dizugu.

Antxeta Irratia-n hitzaldiari buruz hizketan