Elikadura mitoak

Elikadura mitoak hitzaldiaren informazioa: OTSAILAK 21: Kultur etxean (musika eskola) 18:30tan.

Zer dira mitoak, non dute jatorria: 

Mito bat, bere hortan, aspaldian gertatu ziren gertakariak narratzen dituen kontaketa fantastikoa da eta garai batean erantzuna eman ez ziren gertaera eta kontakizunei erantzuten zieten.

Elikadura mitoez hitz egiten dugunean berriz, sinismenez eta usteez hitz egiten dugu. Sinismen edo uste bat jarrera subjektibo bat da, proposamen bat benetakoa dela edo gauzen egoera bat kasua dela dioena.

Zergatik ditugu uste eta sinismen hauek?

Alde batetik, gure familiak eta kulturak paper garrantzitsu bat jokatuko du gure sinismenak eraikitzerako garaian, eta bestetik, osasun profesionalengandik jasotako mezuak, edota telebistan, interneten, sare sozialetan, jasotzen ditugun mezuen bitartez gure sinismenak eraikiko ditugu. 

Sinismen horiek ordea, izan daiteke oinarri zientifikorik ez izatea, are gehiago, maiz sinismenak ez datoz bat ikerketa zientifikoek esaten dutenarekin. 

Elikadura mitoak edo elikadurarekin erlazionatutako sinismenak 

Atal honetan elikadurarekin erlazionatutako sinismenez hitz egingo dugu.

  • Letxugak likidoen pilaketa eragiten du?
  • Fruta arratsaldetik aurrera ezin da jan?
  • Tomateak azido urikoa igotzen du?
  • 5 otordu egin behar ditugu egunean?
  • Esnekiak beharrezkoak dira?
  • Elikagai on eta txarrak daude?
  • Etab.

Bestelako sinesmenak

Ondoren gorputzarekin eta osasunarekin erlazionatutako bestelako sinismenez hitz egingo dugu:

  • Nahi duzun gorputza lortu dezakezu?
  • Kirola egitea beti da osasuntsua?
  • Argaltzeko nahikoa da gutxiago jan eta kirol gehiago egietarekin? 
pisua jaisteko gutxi jan eta gehiago gastatu elikadura mitoa da

Sinismenek dituzten ondorioak:

Azkenik, sinismen hauek gure osasunean duten eraginez hitz egingo dugu. Izan ere, ondorio fisiko eta psikologikoak eragin ditzakete.

Ondorio fisikoei dagokionez, gluzemian gorabeherak, digestio arazoak, gihar galera, amenorrea, pisua hartzeko erraztasuna…etab. eman daitezke askotan entzun ohi diren mito batzuk jarraitzearen ondorioz.

Ondorio psikologikoei dagokionez berriz, elikagaiekiko harreman ez osasuntsuak gara daitezke, antsietatea, estresa eta elikadura nahasteak besteak beste. 

Aurreko hitzaldien laburpenak

Iadanik eman ditugun hitzaldien inguruko berri izan nahi baduzu, ondorengo linken bidez irakur dezakezu zerri buruz hitz egin genuen hauetan. Horrela, lehenengo aldiz bazatoz, jakingo duzu pixka bat zein den hitzaldi hauen ildoa.

Urtean behin dieta egiteak dakartzan arriskuak

Zein da nire pisu idelala? Zenbat pisatu beharko nuke?

Bertan ikusten gera!