Dietak eta osasun intestinala

Dietak eta osasun intestinala deitzen den hitzaldia gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala programako azken aurreko hitzaldia da. Eli Gallegok eskainiko du ekainak 12an arratsaldeko 18:30tan Hondarribiako Kultur Etxean.

dietak eta osasun intestinala hitzaldia

Hitzaldi ziklo honetan dietek osasun fisiko eta mentalean eragin ditzaketen ondorioen inguruan asko sakondu dugu. Aipatu izan dugu dietak egitearen ondorioetako bat arazo digestibo edo sintoma digestioen agerpena dela eta hau da hitzaldi honetan sakondu nahi duguna.

¿Zer da lehenago oiloa edo arrautza?

Nola hobetu dezaket nire hesteetako osasuna elikaduraren bidez, elikadura-patroiaren aldaketak digestio-sisteman okerrera egitearen eragileetako bat badira (besteak beste)?

Askotan dieta murriztaileak egiten dira, adibidez FODMAP dieta, digestio-sintomak hobetzeko, baina ez gara kontziente dieta murriztaile horiek egiteak ere eragin dezakela digestio-osasunaren hondatzea.

Elikagai jakin batek ez du ahalmenik ezer aldatzeko, hobetzeko edo okerrera egiteko digestio-mailan, baina gure egunerokotasuneko elikaduraren arabera, gure osasun eta ongizate egoera asko alda daiteke.

Hori dela eta, hitzaldi honetan digestioari eta digestio-prozesuari buruz hitz egingo da, eta digestio-prozesua nola gertatzen den azalduko da, elikadura-aldaketek prozesuan izan ditzaketen ondorioak ulertzeko.

Zer erlazio dago dietak eta osasun intestinala-ren artean?

Programaren aurreko beste hitzaldi batzuetan aipatu den arren, digestio-patologiei eta digestio-arazo funtzionalei buruz gehiago sakonduko dugu, eta gure eguneroko elikaduraren eta era horretako trastornoen artean egon daitekeen harremana azalduko dugu.

Era berean, sakon aztertuko dugu elikadura egokitua onuragarria izan daitekeela digestio-sintoma horiek guztiak hobetzeko, baina egokitu egin behar zaio pertsonari, haren bizimoduari, egoera pertsonal eta laboralari, gustuei…

Azkenik, azalduko dugu zergatik atzeratzen den hainbeste diagnostikoa kasu askotan eta zergatik ez diguten elikadurari buruzko informaziorik ematen lehen mailako arretan. Horrez gain, nola ez, zer dieta diren txarrenak eta onenak eta zergatik digestio-aparatuko patologietan eta arazo funtzionaletan.

Guzti honi buruzko informazioa nahi baduzu, etorri hitzaldira eta entzun kontatzeko dugun guzti hori. Eta etortzeko aukerarik ez baduzu, gogoratu hitzaldi ziklo osoa ikus dezakezula online zure etxetik ondorengo linkaren bitartez:

Hitzaldi ziklo osoa